Proiektuaren deskribapena

Alimva (alimentacionvariada.es) enpresako lagunek eskaera berezi bat egin ziguten: prestatzen dituzten pizzak, saiheskiak edota txerrikumeak banatzeko kaxetarako pegatinak egitea. Bi tamainatakoak egin ditugu, dituzten kaxei egokitutakoak, 10×10 cm eta 15×20 cm-koak.

Gainera, beren eskaintzak erakusten dituzten kartelak eta menuak ere prestatu dizkiegu. Kartelak DIN A4 tamainakoak dira, 150 gr brilodun paperan inprimatuak.

Menuak, poltsikoko tamaina dute, 9×11 cm irekiak daudenean. Papera lodiagoan, 250 gr-koan inprimatuak eta briloan plastifikatuak daude, gehiago iraun dezaten.