Proiektuaren deskribapena

Datorren ikasturtean hasiko diren haurren gurasoei Irurako Haurreskolak gida txiki bat prestatu du. Bertan, Haurreskolan egiten duten lana, erabiltzen duten metodologia zein gurasoentzako oharrak jaso dituzte.

Bi liburuxka ezberdin egin ditugu, bata euskarazkoa (16 orrialde) eta bestea elebiduna (28 orrialde).

Elebidunaren kasuan, bi hizkuntzak maila berean egoteko, liburuxkaren alde banatatik hasten da bakoitza. Horrela, edozein dela hasten den tokitik, hizkuntza batean edo bestean irakurri ahal izango dute liburuxka.

Joan zen ikasturtean egindako triptikoen formatua jarraituz, 15×15 cm ditu liburuxkak. Azalak 300 gramoko brilo kartulinan inprimatu ditugu eta barrualdea 150 gramokoan.

Informazio gehiago nahi dut