Eskatu al dizkiozu opariak Olentzerori?

Abenduan gaude jada eta Eguberriak iristear dira berriro ere. Opariz, jostailuz eta desio onez betetako egunak izaten dira, batez ere etxeko txikienentzako. Belakon ere hasi gara Eguberriak prestatzen, nola ez, Olentzero eta Hiru Errege Magoentzako gutunarekin.

Aurten, Tolosako Amiano jostailu-dendak etxeetan banatu ohi duen gutunaren diseinua eta inprimaketa egiteko eskatu digu. Gutun tradizionalaren itxura, diseinu garbikoa, egin nahi izan du, haurrek gero dendaren kanpoaldean jartzen duen pajeari emateko.

Olentzero eta Mari Domingi opariz betetako zakuarekin irudikatu ditugu, baita Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak ere, opari bana eskuan dutela. Eguberrietako pinua, azpian opariak dituela, ez da falta gutunean.

Gutuna laster iritsiko da zuen etxeetara, eta Txantxangorri aldizkariko azaroko aleko azken orrialdean ere baduzue eskuragarri. Ezin izan baduzue lortu, hementxe duzue deskargatzeko eta inprimatzeko prest. Hori bai, ez ahaztu pajeari eramatea zuen eskariak egin bihurtzeko!

Amianoren gutuna