Proiektuaren deskribapena

Larraulgo Herri Ostatuak antolatu zuen Garagardo Azokan erabili ziren txartelak diseinatu eta inprimatu genituen. Koloredun paperean, garagardo mota bakoitzak kolore bat zuen bi tonutan, bata ‘kaña’-rentzako eta bestea ‘pinta’-rentzako. Bakoitzean, Ostatuko Elik hala eskatuta, argi irakurtzen zen garagardoaren izena eta tamaina. Ukondoentzako eta saltxitxentzako txartelak ere egin genituen.
Txartelen osagarri modura, preziorik ez baitzen agertzen bertan, prezioentzako kartelak egin genituen irudi bera jarraituz. Diseinu soila baina urrutitik ere irakurterraza izan behar zen, eta horrela egin genuen.