Larraulgo Garagardo azokarako hainbat lan

Larraulgo Herri Ostatuak Garagardo Azoka ospatu zuen urriko bigarren asteburuan. Hainbat garagardo ezberdinekin batera saltxitxak, ukondoa eta bestelako alemaniar jaki goxoak dastatu ahal izan ziren.

Ostatu tabernako ardunadunak, Elik, Azoka iragarriko zuen kartela diseinatzeko eskatu zigun, baita azokan erabiliko zituzten edarientzako eta jakientzako txartelak eta prezioentzako posterrak ere. Aparra, txuria, eta garagardoa, horia, argi eta garbi irudikatzen dituen kartela egin genuen, eta argiago gera zedin Elik berak zerbitzatzen dituen ukondoa eta saltxitxak jarri genituen, azokako datuekin batera.

Koloretako txartelak

Lan handiko bi egun izan ziren Larraulgo Ostatuan eta hori aurreikusita, edari bakoitzarentzako kolore bateko txartelak egiteko eskatu zizkiguten. Bi neurri eskatu ahal zituenez bezero bakoitzak, kaña eta pinta, garagardo bakoitzak kolore bana baina bi tonu ezberdinetakoak jarri genituen. Dena osatzeko, garagardoen zein ukondo eta saltxitxen prezioak erakusteko kartelak ere egin genituen.

Bost garagardo ezberdin dastatu ahal izan ziren, lau alemaniar garagardo eta Mugalari Bidassoa Basque Breweryko artisau garagardoa. Gainera, botilan, europako hogeitik gora garagardo ezberdin eta hamar inguru euskal artisau garagardo ere edan ahal zitezkeen. Ederki atera zen garagardo festa eta datorren urtean pentsatzen ari dira jada.