Proiektuaren deskribapena

Barazki Bizidunak-eko Iñaki Garciak bere irudia berritu nahi zuen eta bide batez bere barazkiek irudi hori eraman zezatela. Horrela eskatu zigun pegatinak egitea. Nekazaritza ekologikoa egiten du Iñakik Berrobiko lursailan, horregatik, logoarekin batera ‘bio’ hitza eta kokagunea zehaztu ditugu, bezeroek jakin dezaten nondik datozen Barazki Bizidunak-en barazkiak. Oraingoz Barazki Bizidunak-eko tomateek eramango dituzte baina ziur laster beste hainbat barazkietan ikusiko ditugula.