Proiektuaren deskribapena

Irurako Haurreskolak beren seme-alabak bertan matrikulatzeko interesa duten gurasoei haurreskolari buruzko informazioa azaltzeko triptikoa egin dute.

Formatu berezia du triptikoak, 15×15 cmkoa itxita dagoenean. 300 gramoko kartulinan dago inprimatua, brilo paperean.

Liburuxka elebiduna da, letra motaren arabera ezberdintzen delarik hizkuntza bakoitza.