Proiektuaren deskribapena

Segore Etxe-Berri jatetxeak beren karta berritu nahi zuen, irudi berri bat sortuz.

Establezimenduaren dekorazioko elementu eta koloreetan oinarritutako diseinua egin genuen. Barrualdean, euskaraz-gaztelaniaz edo ingeleraz-frantsesez dauden testuak egokituz. Itzulpena ere Belako-ren ardura izan da.

Kartak opalina paperean daude inprimatuak, gogortasuna emateko, eta plastifikatuak garbiketa errazteko.