belako

/Belako Publizitatea & Komunikazioa
­

About Belako Publizitatea & Komunikazioa

This author has not yet filled in any details.
So far Belako Publizitatea & Komunikazioa has created 46 blog entries.
5 04, 2016

Ñañarri Rallysprinteko kartelean!

By |

Ñañarri Rallysprinta antolatu du Irurako Ikastolak bederatzigarren urtez. Aurten karteleko irudi nagusia Belakorena da: Aingeru Castro laudiotarra Abaltzisketako bihurgunean 2015eko rallysprintean. Apirilaren 16an izango da aurten Ñañarri, ibilbide aldaketarekin. Ñañarri VIII+I-eko parte hartzaileek Tolosako Urkizu auzora igoera osatuko dute. Tramoa Albizturrera doan bidean amaituko da. Hiru txanda izango dira.

26 03, 2016

Mendebalde Urrunean oinarritutako kartelak

By |

Martxoaren 20an aizkora apustua antolatu zuten Zizurkilen Joaquin Garmendia eta Unai Zabalaren artean. Wenstern-ean espezialitatutako zalditegi batean egin zen eta zer hobeto kartelak ere Estatu Batuetako mendebaldeko garai bateko bizimoduan oinarritzea. Egurrezko pareta batean iltzatutako iragarkia dirudien kartela diseinatu genuen eta bertara iristeko garaian oinarritutako mapa txiki bat ere jarri genion.

9 03, 2016

I-moments banatzaileak

By |

Pertsonalizatu produktua etxean eta jaso ezazu dendan I-moments-ek pertsonalizatutako produktuak eskaintzen ditu, argazki liburuak, egutegiak, gonbidapenak, oroigarriak, diptikoak, tazak, erlojuak, poltsak,  kuxinak, puzzleak... eta hemendik aurrera Belakon ere aurkitu ahal izango dituzu i-moments produktuak. Zure gustuko diseinua egin etxean eta gure dendan jaso ahal izango duzu kostu gehigarririk gabe. Horretarako jaitsi i-moments programa esteka honen [...]