Inspirazioa

/Inspirazioa
­
16 06, 2020

Jatetxeetarako lau segurtasun aukera

By |

Pintxoz betetako tabernetako barrak guztiz aldatuko dira osasun-araudi berriarekin, baina jatetxeetako eskaintza-zerbitzuak ere aldaketak beharko ditu. Osasun-araudi berriak kutsatzeak ekiditeko bezeroek ahalik eta kontaktu gutxiena izan beharko dute bertako elementuekin, eta hauek erabilera bakoitzaren aurretik desinfektatu beharko dira. Taberna zein jatetxeen aurkezpen txartela ziren menuak, bakoitzaren eskaintza aurkezteaz gain, bere izaeraren erakusgarri ziren. Koronabirusarekin oraingoz [...]

24 11, 2017

Irudi korporatiboa lantzen

By |

Logotipotik irudi korporatibora Azken hilabeteetan Barazki Bizidunak enpresarentzako hainbat lan egin ditugu, beren irudi korporatiboa osatzen lagunduko dutenak. Aurretik logotipoa bazuten ere, ez zuten toki guztietan erabiltzen ezta beti irudi berarekin ere. Hori dela eta, Iñaki Garciak, Mapik, guregana jo zuen irudi bateratua, berritua eta bere pertsonalitateari egokitutakoa sortzeko. Zuten azken logotipotik abiatu ginen [...]

13 12, 2016

5 urte!

By |

Bost urte igaro dira jada Belako martxan jarri genuela. 2011ko abenduaren 13an egin genuen dendaren inaugurazioa. Urte hauetan guztietan ehunka proiektu interesgarritan parte hartzeko aukera izan dugu, Aidanen aldizkaria, ezkontzarako gonbidapenak, oroigarriak, argazkilaritza... Txantxangorri aldizkaria ahaztu gabe. Mila esker urte hauetan guztietan eskaini diguzuen konfiantzagatik. Aurrerantzean ere jarraitzea espero dugu.

18 06, 2016

Esti eta Gorkaren ezkontza

By |

Duela hilabete batzuk Estik ezkondu egin behar zela eta egun horretarako hainbat ideia zituela esan zigun. Ipuinetako ezkontza egin nahi zuen, beti gustatu izan bait zaizkio dekorazioa eta antolaketa, eta lortu zuela esan beharra dago. Gonbidatuak iristen ziren heinean ‘Ongietorri gure ezkontzara’ kartel handi batekin topo egiten zuten. Ezkontzaren ondoren, arroza, [...]

14 06, 2016

Kraft paperaren aukera anitzak

By |

Garai batean gauzak biltzeko erabiltzen zen papera da kraft papera, gaur egun ekitaldien dekoraziorako asko erabiltzen da. Baita papergintzan ere. Txuritu gabeko paper pastarekin egiten da eta horregatik hartzen du kolore marroi hori, nahiz eta egun kolore askotakoak aurkitu daitezkeen. Hain zuzen ere duen kolore bereizgarriak eskulanen eta diseinuaren aterak ireki dizkio kraft paperari, batez [...]

11 04, 2016

Jaunartzeetako oroigarriak

By |

Hasi gara haurrentzako oroigarriak eta argazkiak prestatzen Maiatza gerturatzen ari da eta, horrekin batera haurren jaunartzeak. Jaunartzea haur baten egunik zoriontsuenetakoa izan daiteke, lagun eta familiarekin ospatuko duen eguna. Jaunartzea ingurukoekin elkarbanatu nahi izaten da eta horretarako aproposak dira oroigarriak. Egun aukera zabala dago, betiko oroigarrietatik argazki askorekin osatutako modernoagoetara. Formatuak ere asko aldatu dira [...]

26 03, 2016

Mendebalde Urrunean oinarritutako kartelak

By |

Martxoaren 20an aizkora apustua antolatu zuten Zizurkilen Joaquin Garmendia eta Unai Zabalaren artean. Wenstern-ean espezialitatutako zalditegi batean egin zen eta zer hobeto kartelak ere Estatu Batuetako mendebaldeko garai bateko bizimoduan oinarritzea. Egurrezko pareta batean iltzatutako iragarkia dirudien kartela diseinatu genuen eta bertara iristeko garaian oinarritutako mapa txiki bat ere jarri genion.

9 03, 2016

I-moments banatzaileak

By |

Pertsonalizatu produktua etxean eta jaso ezazu dendan I-moments-ek pertsonalizatutako produktuak eskaintzen ditu, argazki liburuak, egutegiak, gonbidapenak, oroigarriak, diptikoak, tazak, erlojuak, poltsak,  kuxinak, puzzleak... eta hemendik aurrera Belakon ere aurkitu ahal izango dituzu i-moments produktuak. Zure gustuko diseinua egin etxean eta gure dendan jaso ahal izango duzu kostu gehigarririk gabe. Horretarako jaitsi i-moments programa esteka honen [...]

5 02, 2016

Papera: zer egin nahi duzu?

By |

Edozein inprimaketa lan egiterakoan normalean etxean dugun papera erabiltzen dugu. Berdin izan ohi da zer den inprimatu nahi duguna, txostena, argazkiak, liburuxka edo gonbidapena. Normalean folio arrunta, 80 g.ko DIN A4 tamaina duena, erabiltzen dugu. Baina zer egin nahi dugunaren arabera paper mota aukeratzea komeni da, ez direlako denak berdinak, ezta lan guztietarako aproposak ere. [...]

3 02, 2016

Iritsi dira Inauteriak!!

By |

Goiztiar iritsi dira Inauteriak tolosaldera aurten. Hainbat herritan kaldereroak eta Inauteri jaialdiak ospatu dira. Segidan ikus dezakezu argazkien bilduma txiki bat.