Argazkiak

/Argazkiak
­
13 09, 2017

Txantxangorri 70 alea

By |

Txantxangorri aldizkariaren 70. alea sarean duzue jada irakurgai. Manuel Labaka ageri da azalean, txikitatik lanerako erabili duen sega daramala. Gainera, Aralarko arkuen, Juanito Lope zenaren, eskaladaren hastapenen, eta ikasketak eta elikaduraren arteko harremanaren inguruko erreportajeak irakurri ditzakezue. Ohiko kolaboratzaileen artikuluak ere ez dira falta: Mairus, Martin Garcia, Joxe Landa, Jose Antonio Pagola, Txomin Garmendia, Olivia [...]

11 04, 2016

Jaunartzeetako oroigarriak

By |

Hasi gara haurrentzako oroigarriak eta argazkiak prestatzen Maiatza gerturatzen ari da eta, horrekin batera haurren jaunartzeak. Jaunartzea haur baten egunik zoriontsuenetakoa izan daiteke, lagun eta familiarekin ospatuko duen eguna. Jaunartzea ingurukoekin elkarbanatu nahi izaten da eta horretarako aproposak dira oroigarriak. Egun aukera zabala dago, betiko oroigarrietatik argazki askorekin osatutako modernoagoetara. Formatuak ere asko aldatu dira [...]

5 04, 2016

Ñañarri Rallysprinteko kartelean!

By |

Ñañarri Rallysprinta antolatu du Irurako Ikastolak bederatzigarren urtez. Aurten karteleko irudi nagusia Belakorena da: Aingeru Castro laudiotarra Abaltzisketako bihurgunean 2015eko rallysprintean. Apirilaren 16an izango da aurten Ñañarri, ibilbide aldaketarekin. Ñañarri VIII+I-eko parte hartzaileek Tolosako Urkizu auzora igoera osatuko dute. Tramoa Albizturrera doan bidean amaituko da. Hiru txanda izango dira.

26 03, 2016

Mendebalde Urrunean oinarritutako kartelak

By |

Martxoaren 20an aizkora apustua antolatu zuten Zizurkilen Joaquin Garmendia eta Unai Zabalaren artean. Wenstern-ean espezialitatutako zalditegi batean egin zen eta zer hobeto kartelak ere Estatu Batuetako mendebaldeko garai bateko bizimoduan oinarritzea. Egurrezko pareta batean iltzatutako iragarkia dirudien kartela diseinatu genuen eta bertara iristeko garaian oinarritutako mapa txiki bat ere jarri genion.

18 02, 2016

Tolosako Inauterietako argazkiak

By |

Tolosako Inauteriez gozatu ondoren, jaiek emandago argazkiak ikusteko unea da. Danborradak, karrozak, txarangak, mozorroak... denetarik. Hemen laburpen txiki bat: Ostiral Meheko Danborrada Mixtoa [...]

3 02, 2016

Iritsi dira Inauteriak!!

By |

Goiztiar iritsi dira Inauteriak tolosaldera aurten. Hainbat herritan kaldereroak eta Inauteri jaialdiak ospatu dira. Segidan ikus dezakezu argazkien bilduma txiki bat.