Ñañarri Rallysprinta antolatu du Irurako Ikastolak bederatzigarren urtez. Aurten karteleko irudi nagusia Belakorena da: Aingeru Castro laudiotarra Abaltzisketako bihurgunean 2015eko rallysprintean.

Apirilaren 16an izango da aurten Ñañarri, ibilbide aldaketarekin. Ñañarri VIII+I-eko parte hartzaileek Tolosako Urkizu auzora igoera osatuko dute. Tramoa Albizturrera doan bidean amaituko da. Hiru txanda izango dira.