Inprimaketak

/Inprimaketak
­
1 12, 2017

Idatziozu Olentzerori gutuna

By |

Eskatu al dizkiozu opariak Olentzerori? Abenduan gaude jada eta Eguberriak iristear dira berriro ere. Opariz, jostailuz eta desio onez betetako egunak izaten dira, batez ere etxeko txikienentzako. Belakon ere hasi gara Eguberriak prestatzen, nola ez, Olentzero eta Hiru Errege Magoentzako gutunarekin. Aurten, Tolosako Amiano jostailu-dendak etxeetan banatu ohi duen gutunaren diseinua eta inprimaketa egiteko eskatu [...]

29 11, 2017

Musunzar, irudi bateratua osatuz

By |

Irudi korporatiboa bateratuz Irudi korporatiboarekin jarraituz, Leitzako Musunzar taberna, jatetxe eta ostatuarentzako ere hainbat lantxo egin ditugu. Hasteko, zituzten txartelak berritu ditugu, datu guztiak mantenduz baina letra tamaina eta argazkia handituz eta logotipoa egokituz. Horrekin batera, jatetxeko karta berria egin genuen aurrekoan oinarrituta. Atzealdean jatetxeko jangelako irudia du, argitua baina ondo ikusten dela. Letrak, [...]

24 11, 2017

Irudi korporatiboa lantzen

By |

Logotipotik irudi korporatibora Azken hilabeteetan Barazki Bizidunak enpresarentzako hainbat lan egin ditugu, beren irudi korporatiboa osatzen lagunduko dutenak. Aurretik logotipoa bazuten ere, ez zuten toki guztietan erabiltzen ezta beti irudi berarekin ere. Hori dela eta, Iñaki Garciak, Mapik, guregana jo zuen irudi bateratua, berritua eta bere pertsonalitateari egokitutakoa sortzeko. Zuten azken logotipotik abiatu ginen [...]

20 10, 2017

Larraulgo garagardo azokan

By |

Larraulgo Garagardo azokarako hainbat lan Larraulgo Herri Ostatuak Garagardo Azoka ospatu zuen urriko bigarren asteburuan. Hainbat garagardo ezberdinekin batera saltxitxak, ukondoa eta bestelako alemaniar jaki goxoak dastatu ahal izan ziren. Ostatu tabernako ardunadunak, Elik, Azoka iragarriko zuen kartela diseinatzeko eskatu zigun, baita azokan erabiliko zituzten edarientzako eta jakientzako txartelak eta prezioentzako posterrak ere. Aparra, txuria, [...]

27 09, 2017

Ezkontza lila, ezkontza arrosa

By |

Bloga eguneratu gabe denboralditxoa pasa badugu ere, lan eta lan ibili gara Belakon. Ezkontza denboraldiaren amaiera aldera lantxo politak egiteko aukera izan genuen eta horietako bi aurkeztuko dizkizuegu gaurkoan, biak Segore Etxe-Berri jatetxerako. Oraingoan ezkontza menuen diseinu berri bat prestatu dugu, ezkonberriek dekorazioan erabili nahi zituzten koloreekin: morea eta lila. Aurretik genuen diseinuan oinarrituta, ezkontza [...]

11 04, 2016

Jaunartzeetako oroigarriak

By |

Hasi gara haurrentzako oroigarriak eta argazkiak prestatzen Maiatza gerturatzen ari da eta, horrekin batera haurren jaunartzeak. Jaunartzea haur baten egunik zoriontsuenetakoa izan daiteke, lagun eta familiarekin ospatuko duen eguna. Jaunartzea ingurukoekin elkarbanatu nahi izaten da eta horretarako aproposak dira oroigarriak. Egun aukera zabala dago, betiko oroigarrietatik argazki askorekin osatutako modernoagoetara. Formatuak ere asko aldatu dira [...]