Hasi gara haurrentzako oroigarriak eta argazkiak prestatzen

Maiatza gerturatzen ari da eta, horrekin batera haurren jaunartzeak.

Jaunartzea haur baten egunik zoriontsuenetakoa izan daiteke, lagun eta familiarekin ospatuko duen eguna. Jaunartzea ingurukoekin elkarbanatu nahi izaten da eta horretarako aproposak dira oroigarriak.

Egun aukera zabala dago, betiko oroigarrietatik argazki askorekin osatutako modernoagoetara. Formatuak ere asko aldatu dira azken urteotan eta argazki bakarrarekin osatutakoak alde batera geratu dira diseinu pertsonalizatua duten oroigarriak nagusituz.

Belakon hainbat oroigarri mota eskaintzen dizkizuegu aurten ere. Paper metalizatuan, texturadunetan, opalinan… inprimatutakoak, 15×15 zm. zein 10×15 zm.ko formatuan, baita lagunei emateko orri-markatzaileak edota argazkiak.

Oraindik zurea egin ez baduzu, garaiz zabiltza. Egindako lanen atalean aukera ugari ikusiko dituzu, zure gustukoena aukeratu eta zure nahiera egokituko dugu. Ekarri zuk ateratako argazkiak edo nahi baduzu, guk aterako dizkizugu.