Irakurri Txantxangorri 69. alea

Txantxangorri aldizkariaren 69. alea kalean da jada.  Estanis Urdanpilleta da azaleko protagonista, lihoan aditua. Gainera, garai bateko udako oporren, urpeko igeriketaren eta izozkien inguruko erreportajeak eta Pello Zabala frantziskotarrari elkarrizketa irakurri ditzakezue. Ohiko kolaboratzaileen artikuluak ere ez dira falta: Mairus, Martin Garcia, Joxe Landa, Jose Antonio Pagola, Txomin Garmendia, Olivia Sanchez eta Julian Bereciartua.

Abuztuko alea ohiko saltokietan duzue eskuragarri, eta sarean ere badago irakurgai.

Bide batez, animatu Argazki Erronkan parte hartzera, erdiko orrialdeetan ageri den argazkiaren inguruan planteatzen dugun galdera erantzunez. Urte guztian erantzun zuzenak ematen dituzten guztien artean bi bazkari edo afari zozkatuko ditugu abenduan.