Txantxangorri aldizkariaren 70. alea sarean duzue jada irakurgai. Manuel Labaka ageri da azalean, txikitatik lanerako erabili duen sega daramala. Gainera, Aralarko arkuen, Juanito Lope zenaren, eskaladaren hastapenen, eta ikasketak eta elikaduraren arteko harremanaren inguruko erreportajeak irakurri ditzakezue. Ohiko kolaboratzaileen artikuluak ere ez dira falta: Mairus, Martin Garcia, Joxe Landa, Jose Antonio Pagola, Txomin Garmendia, Olivia Sanchez eta Julian Bereciartua.

Iraileko alea ohiko saltokietan duzue eskuragarri, eta sarean ere badago irakurgai.

Bide batez, animatu Argazki Erronkan parte hartzera, erdiko orrialdeetan ageri den argazkiaren inguruan planteatzen dugun galdera erantzunez. Urte guztian erantzun zuzenak ematen dituzten guztien artean bi bazkari edo afari zozkatuko ditugu abenduan.