Aldin elkarteak Aidanen aldizkaria argitaratu du

Berastegiko herri-aldizkariaren 14. alea da aurtengoa

Aidanen aldizkariaren 14. alea argitaratu du Berastegiko Aldin elkarteak. Urtero Berastegiko ekitaldien berri emateaz gain, herriarekin lotura duten artikuluak daude irakurgai, baita azken urtean izan diren jaiotza eta heriotzak, eta errezeta goxoak ere.

Aldizkaria Berastegiko etxe guztietan banatzen da eta, saltokietan eta Udaletxean ere eskuragarri dago. Sarean ere irakurri daiteke, esteka honetan. Aurreko urteetako aleak irakurtzeko, Aldin elkarteko orrialdea bisitatu besterik ez duzue.