Egunotan San Lorentzo jaiak ospatu dituzte Berastegin eta aurten ere egitarauen eta kartelen diseinua eta inprimaketa kudeatu ditugu. Tere Malkorrak irabazi zuen aurten kartel lehiaketa San Sebastian ermitaren irudi batekin eta horretan oinarrituta osatu digu egitarauaren eta kartelen diseinua, jaigiroan murgiltzen laguntzen duten konfeti eta puxikekin, Tere Malkorrak egindako irudiari jarraipena emanez.

Sanlontzoak

Sanlontzoak

Era berean, Salontzo jaien aurreko asteburuan Basurde elkarteak antolatutako Usakume Tiraketa izan zen. Aurten ere kartelaren diseinua egin eta inprimaketa kudeatu dugu, baita egunean bertan Gorosmendiko zelaian jartzeko hainbat seinalizazio eta zozketen kartel txikiagoak ere. Aurtengoa bigarren edizioa bazen ere, Gipuzkoako Kopako saria ere jokatzen zen tiraketa honetan eta 2000 eurotik gorako sariak banatu zituzten parte hartzaileen artean.