Bloga

/Bloga/
­

Ñañarri Rallysprinteko kartelean!

Ñañarri Rallysprinta antolatu du Irurako Ikastolak bederatzigarren urtez. Aurten karteleko irudi nagusia Belakorena da: Aingeru Castro laudiotarra Abaltzisketako bihurgunean 2015eko rallysprintean. Apirilaren 16an izango da aurten Ñañarri, ibilbide aldaketarekin. Ñañarri VIII+I-eko parte hartzaileek Tolosako Urkizu auzora igoera osatuko dute. Tramoa Albizturrera doan bidean amaituko da. Hiru txanda izango dira.

Mendebalde Urrunean oinarritutako kartelak

Martxoaren 20an aizkora apustua antolatu zuten Zizurkilen Joaquin Garmendia eta Unai Zabalaren artean. Wenstern-ean espezialitatutako zalditegi batean egin zen eta zer hobeto kartelak ere Estatu Batuetako mendebaldeko garai bateko bizimoduan oinarritzea. Egurrezko pareta batean iltzatutako iragarkia dirudien kartela diseinatu genuen eta bertara iristeko garaian oinarritutako mapa txiki bat ere jarri genion.

I-moments banatzaileak

Pertsonalizatu produktua etxean eta jaso ezazu dendan I-moments-ek pertsonalizatutako produktuak eskaintzen ditu, argazki liburuak, egutegiak, gonbidapenak, oroigarriak, diptikoak, tazak, erlojuak, poltsak,  kuxinak, puzzleak... eta hemendik aurrera Belakon ere aurkitu ahal izango dituzu i-moments produktuak. Zure gustuko diseinua egin etxean eta gure dendan jaso ahal izango duzu kostu gehigarririk gabe. Horretarako jaitsi i-moments programa esteka honen [...]

Tolosako Inauterietako argazkiak

Tolosako Inauteriez gozatu ondoren, jaiek emandago argazkiak ikusteko unea da. Danborradak, karrozak, txarangak, mozorroak... denetarik. Hemen laburpen txiki bat: Ostiral Meheko Danborrada Mixtoa [...]

By |

Papera: zer egin nahi duzu?

Edozein inprimaketa lan egiterakoan normalean etxean dugun papera erabiltzen dugu. Berdin izan ohi da zer den inprimatu nahi duguna, txostena, argazkiak, liburuxka edo gonbidapena. Normalean folio arrunta, 80 g.ko DIN A4 tamaina duena, erabiltzen dugu. Baina zer egin nahi dugunaren arabera paper mota aukeratzea komeni da, ez direlako denak berdinak, ezta lan guztietarako aproposak ere. [...]

By |

Iritsi dira Inauteriak!!

Goiztiar iritsi dira Inauteriak tolosaldera aurten. Hainbat herritan kaldereroak eta Inauteri jaialdiak ospatu dira. Segidan ikus dezakezu argazkien bilduma txiki bat.

By |