Bloga

/Bloga/
­

Berastegiko Salontzoak eta Usakume tiraketa

Egunotan San Lorentzo jaiak ospatu dituzte Berastegin eta aurten ere egitarauen eta kartelen diseinua eta inprimaketa kudeatu ditugu. Tere Malkorrak irabazi zuen aurten kartel lehiaketa San Sebastian ermitaren irudi batekin eta horretan oinarrituta osatu digu egitarauaren eta kartelen diseinua, jaigiroan murgiltzen laguntzen duten konfeti eta puxikekin, Tere Malkorrak egindako irudiari jarraipena emanez. Sanlontzoak [...]

Aidanen 14. alea argitaratua

Aldin elkarteak Aidanen aldizkaria argitaratu du Berastegiko herri-aldizkariaren 14. alea da aurtengoa Aidanen aldizkariaren 14. alea argitaratu du Berastegiko Aldin elkarteak. Urtero Berastegiko ekitaldien berri emateaz gain, herriarekin lotura duten artikuluak daude irakurgai, baita azken urtean izan diren jaiotza eta heriotzak, eta errezeta goxoak ere. Aldizkaria Berastegiko etxe guztietan banatzen da eta, saltokietan eta Udaletxean [...]

Txantxangorri 69 alea

Txantxangorri aldizkariaren 69. alea kalean da jada.  Estanis Urdanpilleta da azaleko protagonista, lihoan aditua. Gainera, garai bateko udako oporren, urpeko igeriketaren eta izozkien inguruko erreportajeak eta Pello Zabala frantziskotarrari elkarrizketa irakurri ditzakezue. Ohiko kolaboratzaileen artikuluak ere ez dira falta: Mairus, Martin Garcia, Joxe Landa, Jose Antonio Pagola, Txomin Garmendia, Olivia Sanchez eta Julian Bereciartua. Abuztuko [...]

Tomateentzako pegatinak

Azkenaldian txoko honetan berririk argitaratu ez badugu ere, ez gara geldirik egon eta pixkanaka erakutsiko dizkizuegu proiektu guzti horien emaitzak. Horietan guztietan lehena Barazki Bizidunak-entzako pegatinak dira. Urte hasieran Iñaki gurekin harremanetan jarri zen markaren logotipoa berritu nahian eta horrekin batera egin nahi zituen beste hainbat proiekturen berri eman zigun. Lehenik eta [...]

5 urte!

Bost urte igaro dira jada Belako martxan jarri genuela. 2011ko abenduaren 13an egin genuen dendaren inaugurazioa. Urte hauetan guztietan ehunka proiektu interesgarritan parte hartzeko aukera izan dugu, Aidanen aldizkaria, ezkontzarako gonbidapenak, oroigarriak, argazkilaritza... Txantxangorri aldizkaria ahaztu gabe. Mila esker urte hauetan guztietan eskaini diguzuen konfiantzagatik. Aurrerantzean ere jarraitzea espero dugu.

Egutegiak

Hasi da egutegien garaia. Hilabete eta erdi geratzen da urtea amaitzeko eta jada 2017ko egutegiak prestatzen hasi gara. Poltsiko egutegiak, paretakoak zein mahai gainekoak prest ditugu, norberak bere argazkia aukeratzea bakarrik falta da. Aurten proiektu polit batean parte hartzeko aukera izan dugu, izan ere Berastegiko Urepele Biltokiko gazteek urtero argitaratzen duten egutegia diseinatu genuen. Herriko [...]

Aidanen 13. alea argitaratua

Laugarren urtez Aidanen, Berastegiko herri aldizkaria, diseinatzeko aukera izan dugu. Aldin elkarteko kideek eta kolaboratzaileek herriaren inguruko erreportajeak eta elkarrizketak idatzi dituzte. Aurreko urteen antzera, 2015 urtearen argazkien errepasoarekin hasten da aurten ere aldizkaria eta munduko hainbat txokotan hainbat hilabete pasa dituzten berastegiarrek ere idatzi dute beraien esperientzia. Aurtengo aldizkaria irakurri nahi baduzue, ondorengo estekan [...]

Esti eta Gorkaren ezkontza

Duela hilabete batzuk Estik ezkondu egin behar zela eta egun horretarako hainbat ideia zituela esan zigun. Ipuinetako ezkontza egin nahi zuen, beti gustatu izan bait zaizkio dekorazioa eta antolaketa, eta lortu zuela esan beharra dago. Gonbidatuak iristen ziren heinean ‘Ongietorri gure ezkontzara’ kartel handi batekin topo egiten zuten. Ezkontzaren ondoren, arroza, [...]

Kraft paperaren aukera anitzak

Garai batean gauzak biltzeko erabiltzen zen papera da kraft papera, gaur egun ekitaldien dekoraziorako asko erabiltzen da. Baita papergintzan ere. Txuritu gabeko paper pastarekin egiten da eta horregatik hartzen du kolore marroi hori, nahiz eta egun kolore askotakoak aurkitu daitezkeen. Hain zuzen ere duen kolore bereizgarriak eskulanen eta diseinuaren aterak ireki dizkio kraft paperari, batez [...]

Jaunartzeetako oroigarriak

Hasi gara haurrentzako oroigarriak eta argazkiak prestatzen Maiatza gerturatzen ari da eta, horrekin batera haurren jaunartzeak. Jaunartzea haur baten egunik zoriontsuenetakoa izan daiteke, lagun eta familiarekin ospatuko duen eguna. Jaunartzea ingurukoekin elkarbanatu nahi izaten da eta horretarako aproposak dira oroigarriak. Egun aukera zabala dago, betiko oroigarrietatik argazki askorekin osatutako modernoagoetara. Formatuak ere asko aldatu dira [...]