Yearly Archives: 2016

/2016
­
13 12, 2016

5 urte!

By |

Bost urte igaro dira jada Belako martxan jarri genuela. 2011ko abenduaren 13an egin genuen dendaren inaugurazioa. Urte hauetan guztietan ehunka proiektu interesgarritan parte hartzeko aukera izan dugu, Aidanen aldizkaria, ezkontzarako gonbidapenak, oroigarriak, argazkilaritza... Txantxangorri aldizkaria ahaztu gabe. Mila esker urte hauetan guztietan eskaini diguzuen konfiantzagatik. Aurrerantzean ere jarraitzea espero dugu.

14 11, 2016

Egutegiak

By |

Hasi da egutegien garaia. Hilabete eta erdi geratzen da urtea amaitzeko eta jada 2017ko egutegiak prestatzen hasi gara. Poltsiko egutegiak, paretakoak zein mahai gainekoak prest ditugu, norberak bere argazkia aukeratzea bakarrik falta da. Aurten proiektu polit batean parte hartzeko aukera izan dugu, izan ere Berastegiko Urepele Biltokiko gazteek urtero argitaratzen duten egutegia diseinatu genuen. Herriko [...]

7 11, 2016

Aidanen 13. alea argitaratua

By |

Laugarren urtez Aidanen, Berastegiko herri aldizkaria, diseinatzeko aukera izan dugu. Aldin elkarteko kideek eta kolaboratzaileek herriaren inguruko erreportajeak eta elkarrizketak idatzi dituzte. Aurreko urteen antzera, 2015 urtearen argazkien errepasoarekin hasten da aurten ere aldizkaria eta munduko hainbat txokotan hainbat hilabete pasa dituzten berastegiarrek ere idatzi dute beraien esperientzia. Aurtengo aldizkaria irakurri nahi baduzue, ondorengo estekan [...]

18 06, 2016

Esti eta Gorkaren ezkontza

By |

Duela hilabete batzuk Estik ezkondu egin behar zela eta egun horretarako hainbat ideia zituela esan zigun. Ipuinetako ezkontza egin nahi zuen, beti gustatu izan bait zaizkio dekorazioa eta antolaketa, eta lortu zuela esan beharra dago. Gonbidatuak iristen ziren heinean ‘Ongietorri gure ezkontzara’ kartel handi batekin topo egiten zuten. Ezkontzaren ondoren, arroza, [...]

14 06, 2016

Kraft paperaren aukera anitzak

By |

Garai batean gauzak biltzeko erabiltzen zen papera da kraft papera, gaur egun ekitaldien dekoraziorako asko erabiltzen da. Baita papergintzan ere. Txuritu gabeko paper pastarekin egiten da eta horregatik hartzen du kolore marroi hori, nahiz eta egun kolore askotakoak aurkitu daitezkeen. Hain zuzen ere duen kolore bereizgarriak eskulanen eta diseinuaren aterak ireki dizkio kraft paperari, batez [...]

11 04, 2016

Jaunartzeetako oroigarriak

By |

Hasi gara haurrentzako oroigarriak eta argazkiak prestatzen Maiatza gerturatzen ari da eta, horrekin batera haurren jaunartzeak. Jaunartzea haur baten egunik zoriontsuenetakoa izan daiteke, lagun eta familiarekin ospatuko duen eguna. Jaunartzea ingurukoekin elkarbanatu nahi izaten da eta horretarako aproposak dira oroigarriak. Egun aukera zabala dago, betiko oroigarrietatik argazki askorekin osatutako modernoagoetara. Formatuak ere asko aldatu dira [...]

5 04, 2016

Ñañarri Rallysprinteko kartelean!

By |

Ñañarri Rallysprinta antolatu du Irurako Ikastolak bederatzigarren urtez. Aurten karteleko irudi nagusia Belakorena da: Aingeru Castro laudiotarra Abaltzisketako bihurgunean 2015eko rallysprintean. Apirilaren 16an izango da aurten Ñañarri, ibilbide aldaketarekin. Ñañarri VIII+I-eko parte hartzaileek Tolosako Urkizu auzora igoera osatuko dute. Tramoa Albizturrera doan bidean amaituko da. Hiru txanda izango dira.

26 03, 2016

Mendebalde Urrunean oinarritutako kartelak

By |

Martxoaren 20an aizkora apustua antolatu zuten Zizurkilen Joaquin Garmendia eta Unai Zabalaren artean. Wenstern-ean espezialitatutako zalditegi batean egin zen eta zer hobeto kartelak ere Estatu Batuetako mendebaldeko garai bateko bizimoduan oinarritzea. Egurrezko pareta batean iltzatutako iragarkia dirudien kartela diseinatu genuen eta bertara iristeko garaian oinarritutako mapa txiki bat ere jarri genion.

9 03, 2016

I-moments banatzaileak

By |

Pertsonalizatu produktua etxean eta jaso ezazu dendan I-moments-ek pertsonalizatutako produktuak eskaintzen ditu, argazki liburuak, egutegiak, gonbidapenak, oroigarriak, diptikoak, tazak, erlojuak, poltsak,  kuxinak, puzzleak... eta hemendik aurrera Belakon ere aurkitu ahal izango dituzu i-moments produktuak. Zure gustuko diseinua egin etxean eta gure dendan jaso ahal izango duzu kostu gehigarririk gabe. Horretarako jaitsi i-moments programa esteka honen [...]

18 02, 2016

Tolosako Inauterietako argazkiak

By |

Tolosako Inauteriez gozatu ondoren, jaiek emandago argazkiak ikusteko unea da. Danborradak, karrozak, txarangak, mozorroak... denetarik. Hemen laburpen txiki bat: Ostiral Meheko Danborrada Mixtoa [...]